Hurrengoak dira lehiaketan parte hartzeko jarraitu behar diren oinarriak
Gutxienekoak
Gutxienez webgune honetan azaltzen diren 4 sample eta 2 instrumentu ezberdin erabili behar dira. Adibidez: txirulako 2 sample eta zarrabeteko 2 sample.
Euskal Herrian bizitzea eta 18-30 urte artean izatea.
Sample erabilera hauek norberak sortutako musika original batekin nahastu beharra dago.
Iraupena
Konposizioa 1:30 minutu eta 3:00 minutu artekoa izan beharko da.
Formatua
Zure konposizioa MP3 formatuan bidali behar duzu, 128kbps – 320 kbps arteko kalitatearekin, eta gehienez 5 MB-eko pisua izan dezake.
Konposizioa bidaltzeko epea
Bidaltzeko epea 2022-07-04 -an hasi eta 2022-11-25 -an amaituko da
Balorazio irizpideak
Originaltasuna.
Sampleen erabilera kreatiboa.
Piezaren egitura.
Irizpide guztiek balorazio maila berdina izango dute.
Epaimahaia
Epaimahai musikariez eratua egongo da. Zehazki, Unai Manterola musika-sortzaileak eta Andoni Ezeiza musikariak baloratuko dituzte bidalitako musika-sorkuntzak.
Irabazlea Abenduaren 13an jakingo da Asmoz Fundazioaren sare sozialen eta webgune honen bitartez