Folklore Remix

Oinarriak

LEHIAKETARAKO OINARRIAK

Hurrengoak dira lehiaketan parte hartzeko jarraitu behar diren oinarriak

Gutxienekoak

  • Gutxienez webgune  honetan azaltzen diren 4 sample eta 2 instrumentu ezberdin erabili behar dira. Adibidez: txirulako 2 sample eta zarrabeteko 2 sample.
  • Euskal Herrian bizitzea eta 18-30 urte artean izatea.

Sample erabilera hauek norberak sortutako musika original batekin nahastu beharra dago.

Iraupena

  • Konposizioa 1:30 minutu eta 3:00 minutu artekoa izan beharko da.

Formatua

  • Zure konposizioa MP3 formatuan bidali behar duzu, 128kbps – 320 kbps arteko kalitatearekin, eta gehienez 5 MB-eko pisua izan dezake.

Konposizioa bidaltzeko epea

  • Bidaltzeko epea 2022-07-04 -an hasi eta 2022-11-25 -an amaituko da

Balorazio irizpideak

  • Originaltasuna.
  • Sampleen erabilera kreatiboa.
  • Piezaren egitura.

        Irizpide guztiek balorazio maila berdina izango dute.

Epaimahaia

  • Epaimahai musikariez eratua egongo da. Zehazki, Unai Manterola musika-sortzaileak eta Andoni Ezeiza musikariak baloratuko dituzte bidalitako musika-sorkuntzak. 

Irabazlea Abenduaren 13an jakingo da Asmoz Fundazioaren sare sozialen eta webgune honen bitartez