Afinazioari dagokionez, egile bakoitzak ezberdina eman ohi du, eta afinazio bakoitza lurralde jakin batekin erlazionatu daiteke. Alboka, normalki, panderoarekin laguntzen da, eta jota, porrusalda eta martxa dira ohiko abesti motak. Jotzerakoan, arnasketa zirkularra erabili behar da, arnasa hartuz eta joaz aldi berean