Folklore Remix

Alboka

Tradizionalki euskal artzaiek jotako haize instrumentua da alboka. Batera jotzen diren bi tutu independente ditu (tradizionalki kañaberazkoak, orain ebanozkoak). Tutu bakoitzeko fita bat dago. Hauek dira hotsa ateratzeaz arduratzen diren elementuak. Normalki, albokariek ezkerreko bost zuloko kanaberarekin melodia jotzen dute eta eskumako hiru zulokoarekin laguntza.

Afinazioari dagokionez, egile bakoitzak ezberdina eman ohi du, eta afinazio bakoitza lurralde jakin batekin erlazionatu daiteke. Alboka, normalki, panderoarekin laguntzen da, eta jota, porrusalda eta martxa dira ohiko abesti motak. Jotzerakoan, arnasketa zirkularra erabili behar da, arnasa hartuz eta joaz aldi berean

Luthier: Oses (Otazu, Araba)