Frantzian “Vielle à roue” izenaz ezagutzen da, eta bere itzulpena “gurpildun viola” da. Izenak ederki deskibatzen du funtzionamendua, izan ere, gurpila violaren arku gisa funtzionatuko luke, eta teklatuak, aldiz, violaren diapasoi bezala. Gurpilak sokak igurztziz lortzen da instrumentuaren hotsa. 3 soka mota desberdin igurtz ditzake gurpilak: soka melodikoak (teklatuarekin notak aldatzen zaizkie), bordoiak (nota konstanteak dira) eta soka erritmikoak (“txakur” formako zubi mugikor baten bibrazioaz lortzen den “txak” soinu perkusiboa ateratzen dute)