Folklore Remix

Ttun – Ttun

Pirinio inguruan jatorria duen perkusio-instrumentua. Erresonantzia-kaxa luzea da eta aurrealdean zizelkatutako bizpahiru irekiune geometriko ditu, soinua ateratzeko leiho modura. Instrumentu hau jotzeko modua makilarekin sokak kolpatzea da. Orokorrean sokadun danbor izenez ezagutzen da eta erdi aroko perkusioaren salterioen aldaeratzat hartzen da.

Tradizionalki, C eta G notatan afinatuta egon ohi dira sokak, denek batera C akordea egin dezaten. bi funtzio ditu. Alde batetik, txirulaz ateratako doinuaren erritmoa laguntzeko baliatzen da eta, beste batetik, bi noten arteko oinarri harmonikoa ezartzeko, etengabeko baxu modura, nota pedal, baxu eta erritmikoa sortuz.

Luthier: Jean Baudoin (Lucq de Bearn, Gaskoinia)