Folklore Remix

Txistua

Euskal Herri osoan tradizio handia duen hiru zuloko haize-instrumetua da.  Txirularen antza dauka, baina gaur egun bereiz egiten dira. Txistuak fa edo fa# tonalitateko transposizio instrumentuak izan ohi dira, eta txirulak berriz do tonalitatekoak 

Esku bakarrarekin jotzen da, izan ere, orokorrean danbolinarekin batera jotzen da. Txistuak hiru zuloak hodiaren behealdean ditu: bi aurrean eta bat atzean. Hodiaren goialdean, ahoko tutu txikian putz eginda aire korrontea alakara bideratzen da, haren aurka lehertu eta hodiaren baitako aire-gorputza bibrarazita soinua sortzeko

Luthier: Keller (Zarautz, Gipuzkoa)